Jeltzaleen eta PSE-EEko kideen artean berotzen ari da giroa. Eneko Arruabarrena Leioako alkateak Twitter sare sozialaren bitartez Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariari «inozo» deitu ostean, Lopezen defentsan atera da PSE-EEren zuzendaritza, eta Iñigo Urkullu EAJren EBBko buruari exijitu dio bere alderdiko kideek galga jarri diezaioten «lehendakariaren kontra aurrera daramaten irainen, laidoen eta gezur beltzen kanpainan». Ekimen politikoan zilegi den neurritik maila «lotsagarrira» igaro dira jeltzaleak, PSE-EEren ustez.
Atzo arratsaldean bertan erantzun zien jeltzaleek PSEren oharrari, eta ez justuki haiei arrazoia eman edo barkamena eskatzeko. Alderantziz, iraintzen beraiek hasi zirela ohartarazi diete, «eskaintza onenaren truke» saldu zirela esan zietela gogora ekarriz.Hori «irain onartezina» da jeltzaleentzat, eta hala, alderdi jeltzaleak «merezi duen begirunea» mantentzeko eskatu dio PSEri. Bere burua aztertu, eta historia hurbilari bakarrik ez begiratzeko eskatu dio Urkulluk.
Nolanahi ere, «ekimen politikoari ospe onik ematen ez dien» halako jarrerak baztertzera «animatu» ditu bere alderdiko kideak ere Urkulluk.
Lopezenganako irainak geldiarazteko exijitu dio PSEk Urkulluri
Iraintzen haiek hasi zirela erantzun dio EAJk PSEri, jeltzale batek Lopezi «inozo» deitu ostean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu