Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak atzo Patxi Lopez lehendakariari egin zion kritikan atzera egin zuen, gauean, eta "baldar" jokatu duela esan zuen, "berriro, ez da lehenengo aldia". Lopezekin "bidegabe" jokatu duela gaineratu zuen.
Egigurenek esan zuen Lopezek gehiago arriskatu behar zuela, "erre, dena eman". Adierazpen horiek berehalako erantzuna izan zuten alderdi sozialistaren aldetik. Lopezek berak New Yorketik erantzun zuen, sozialistak bakearen alde "kiskali" egin direla eta bakea bere "obsesioa" izan dela esanez.
Hala ere, alderdiari egindako kritikan bereari eutsi dio Egigurenek ETB2ko Plato 2.0 saioan egindako elkarrizketan.