Txabi Etxebarrieta izan dute gogoan Derioko (Bizkaia) hilerrian egindako ekitaldian. Guardia Zibilak tiroz hil zuen ETAkidea 1968ko ekainaren 7an, hark Jose Antonio Pardines guardia zibila hil eta ordu gutxira.
"Txabi izan zen hilketa bat egin zuen lehen ETAkidea, eta bera izan zen hil zuten lehena ere. Baina oso gaztea zen arren, hori baino askoz gehiago izan zen Txabi. ETAko ideologoa ere izan zen", adierazi dute ekitaldian.
Bertan izan dira, besteak beste, Aiztiber Ibaibarriaga Etxebarrieta EH Bilduko zinegotzia, Sortuko kide Ibon Arbulu eta Tasio Erkizia ezkerabertzaleko kide historikoa. Ekitaldian parte hartu duten hizlariek nabarmendu dute ezinezkoa dela hildako guztiak oroimenetik ezabatzea, "herri honen historiaren zati dira".