Azpeitiko Nuarbe auzoko hilerrian ere ekitaldia egin zuten atzo, Angel Otaegi eta Jon Paredes Txiki gogoratzeko, erail zituzteneko urtemugan. Otaegiren senide eta herritarrez gain, han izan ziren Azpeitiko Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak ere. «Otaegik, Txikik eta gainontzekoek egungo egoera politikora iristeko eginiko ekarpena azpimarratu nahi dugu», adierazi zuten deitzaileek.
Bilbon, berriz, ekitaldia egin zuen ezker abertzaleak, Oroimenetik konponbidera lelopean. Aipatutakoez gain, hainbat ekitaldi egin zirenatzo Euskal Herrian zehar. Asteburuan ere izango dira ekitaldi gehiago, atzoko Gudari Egunaren hari-ra.
Lore eskaintza egin dute Nuarben, Otaegiren hilobiaren aurrean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu