Euskal presoak

Lorentxa Gimon aske uzteko eskatzeko, elkarretaratzea egin dute Baionan

200 lagun inguru elkartu dira, Suprefeturaren aurrean.

2016ko otsailaren 13a
11:00
Entzun

Lorentxa Gimon euskal presoaren osasun egoera larria salatzeko, elkarretaratzera egin dute Baionan Bagoaz kolektiboak antolatuta. 200 lagun inguru elkartu dira Baionako Suprefeturaren aitzinean. Otsailaren 20an haren aldeko manifestazioa antolatu dute Roazhonen (Bretainia), bestalde, eta hara joateko autobusak antolatu dituzte. Izena eman daiteke www.bagoaz.eus webgunean.

Aske uzteko eskaera egina du, eta epaileak onartu zion, baina fiskalak jarritako helegite baten gainean erantzuteko zain daude orain. Iazko azaroan, Zigorren Ezartzeko Auzitegiko epailearen baiezkoa jaso zuen, baina erabaki horren aurka helegitea jarri zuen prokuradoreak; hori dela eta, preso jarraitzen du. Otsailaren 25erako dago aurreikusita Parisko Dei Auzitegiaren erabakia.

1991tik, Crohnen gaitza izeneko gaixotasun sendaezina du Gimonek, eta 2002tik dago preso Frantziako Estatuaren kartzeletan. Roazhonen dago egun, baina aurrez beste hirutan egon da: Fleury Merogisen, Fresnesen eta Gradignanen. Gimonek 46 urte ditu, eta Angelukoa da (Lapurdi). EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko mintzaidetza taldekoekin BERRIAk 2014ko otsailean argitaratutako elkarrizketan parte hartu zuten sei kideetako bat da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.