Gustave Courbet margolariaren L’Origine du monde margolaneko ustezko modeloaren erretratua eman du argitaraParis Matchaldizkariak; Joanna Hiffernan izeneko emakumearena da erretratu hori, Courbetek berak egina. L’Origine du monde-k, Courbetek 1866an egin eta gaur egun Parisko Orsay museoan dagoen margolan ezagun eta poelemikoak, emakume baten sabelpea erakusten du. alua agerian duela. Orain ikerlariek egiaztatu dute bildumazale anonimo batek 2010ean objektu zaharren denda batean 1.400 euroan erositako erretratu batean ageri den emakumea —Joanna Hiffernan— dela L’Origine du monde margolaneko modeloa. Mihisearen atzealdeko inskripzio txiki batean oinarrituta egin dute ikerketa lana, bi urtez. Courbetek ez zuen sinatu erretratua, baina bere izenaren haste-letrak alderantziz idatzita (CG) utzi zituen margotutako emakumearen belarrietako batean.