'Berria'-ren aldeko akzio kanpaina
Lortu beharreko akzioan hiru laurdenak eskuratu ditu 'Berria' egunkariak
Martxa onean doa 'Berria' egunkariaren aldeko akzio kanpaina. Akzio bidezko diru bilketari ekin zion orain hilabete batzuk euskarazko egunkari bakarrak, eta orduan, proiektu sendo bat garatu ahal izateko, 5 milioi euro lortzea jarri zen helburutzat. Mementoz, helburu hori betetzeko lortu beharreko akzioen hiru laurdenak eskuratu ditu 'Berria'-k, %75,4a hain zuzen ere.
Guztira 37.688 akzio saldu ditu 'Berria' egunkariak, baina, hala ere, oraindik zuen laguntza behar du. 300 euroko akzioak eskura daitezke sei hilabeteko finantzaketa aukeran eta 50 euroko akzioak ordainketa bakar batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu