Koldo Losada aktorearen heriotzaren inguruan, "atsekabea" azaldu du Eusko Jaurlaritzak ohar batean: "Aktore polifazetikoa izaki, Losadaren profesionaltasuna eta moldagaitasuna guztion oroimenean geldituko dira hark zineman, antzerkian nahiz telebistan egindako lanari esker. Heriotza tragiko honek are latzagoa egiten du Losadak utzi duen hutsunea".
Jaurlaritzak elkartasuna helarazi die Losadaren lagun eta senideei, baita "euskal antzerkia osatzen duen familia zabalari ere".