Espainiako armadako militarrek ekainaren 17an Gorbeiako (Bizkaia) gurutzean Espainiako bandera jarri zuteneko irudia baliatu du España y Libertad plataformak Espainiako aurtengo abenduaren 22ko loteriko txartelak ateratzeko -hango urteko loteria nagusia da-.
Gorbeiako argazkiak eragin zuen polemikarik orduan, eta bandera konkista ikur gisa jartzea salatu zuen EAJk. Mendira ibilaldia antolatu zuen uztailaren 4an, eta jende asko joan zen, ikurrinekin. 1936ko Espainiako Gerran bizia eman zutenak omendu zituen EAJk, "odoleztatua" izan zen tokian. "Euskadi ez da Perejil [Leila irla]", zioen Iñigo Urkullu jeltzaleen EBBko presidenteak, atzean 54 metro koadro inguruko ikurrina zuela.
politika
Loteria nahi?
España y Libertad plataformak Gorbeian espainiar militarrek ekainean ateratako argazkia erabili du abenduko loteriko txartelak ateratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu