Futbola
Loturak plataforma ez da aurkeztuko Realeko hauteskundeetara
Peio Gibelalde zerrendaburu duen Loturak plataformak Realeko zuzendaritzarako hauteskundeetara ez aurkeztea erabaki du. Horrenbestez, Denonerreala eta Miguel Santosen hautagaitza soilik lehiatuko dira.
Loturak plataformaren arabera, Realaren inguruko egoera liskartsuegia da hautagaitza diferenteak elkarren kontrako ika-miketan ibiltzeko. Hain justu, Realak aurrera egiteko gidaritza talde indartsu bat behar diola iritzi dio Gibelalderen plataformak, eta horregatik erabaki bide du erretiratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu