Lourdes Goikoetxea izanen da bihar ikerketa batzordean

Lourdes Goikoetxea. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS.
2014ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuko Ekonomia kontseilari eta presidenteorde Lourdes Goikoetxea izanen da bihar Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean. 17:00etan eginen du agerraldia, Ogasun zuzendari ohi Idoia Nievesek egindako salaketei erantzuteko. Nieves joan den ostiralean agertu zen ikerketa batzordearen aurrera, eta berretsi egin zituen aurretik, hilaren 11n, parlamentuan bertan egindako adierazpenak.

Lourdes Goikoetxea, orain arte, bitan agertu da jendaurrean, Ogasun zuzendari ohiaren salaketei aurre egiteko. Bietan ukatu zuen kargua bere interesen alde erabili izana. Joan den astean, berriz, hilaren 15ean, Yolada Barcina presidenteak UPNko kargudunekin antolatu bileran hartu zuen hitza Goikoetxeak, Tafallako hotel batean. Han ere, «errugabe» dela berretsi zuen, eta dimisioa emateko aukera baztertu zuen, hain zuzen ere, bere «ohorea eta zintzotasuna» defendatu ahal izateko.

Biharko saioan ikerketa batzordeko kideen galderei erantzun beharko die presidenteordeak, Nafarrako Parlamentuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.