FORU HAUTESKUNDEAK

Lourdes Goikoetxeak politika utziko du legealdia amaitzean

Nafarroako Ekonomia kontseilariak gogorarazi du legealdi bakarrean aritzeko konpromisoa adierazi zuela.

Lourdes Goikoetxea Nafarroako Ekonomia eta Ogasun kontseilari eta presidenteordea. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko martxoaren 18a
13:05
Entzun

Politikagintzan aritu aurreko jardun profesionalera itzuliko da Lourdes Goikoetxea Nafarroako Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilaria.

Gobernu kontseiluaren osteko agerraldian eman du erabakiaren berri: "Zortea da bizitzako urte batzuk komunitatearen alde lanean aritzeko aukera izatea". Ekonomikoki nahiz politikoki urte "oso zailak" izan direla azaldu du, baina "maila pertsonalean ere balorazio positiboa" egin du.

Gobernuko kide izateko aukera emateagatik, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari eman dizkio eskerrak. Bere burua "triunfalistatzat" ez duen arren, adierazi du datuek erakusten dutela urteotan hartutako erabaki "gogorrak" onak izan direla krisi ekonomikoari aurre egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.