Lourdes Idoiaga Oñatiko alkate ohiaren aurka pankarta bat agertu izana salatu dute

2012ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Oñatiko (Gipuzkoa) alkate ohi Lourdes Idoiagaren aurkako pankarta bat agertu da Bergarako gaztetxean. Pankartak hauxe zioen: Zu zara erraustuko dugun lehen zaborra. Gertaera hori salatzeko EAJk aurkeztutako mozioa onartu du Bergarako Udalak aho batez. Astelehenean izan zen osoko bilkura.Bertan, elkartasuna agertu zioten Idoiagari. Gainera, Gazte Asanbladari eskatu zioten gertatutakoa salatzeko. Bilduk ez zuen onartu bigarren puntu hori. «Gu ez gara zein Gazte Asanbladari zer egin behar duen esateko». EAJri «ulertezina» iruditu zitzaion Bilduren jarrera. Gazte Asanbladako bi kide bilkuran izan ziren, eta pankarta jarri izana ukatu zuten. Gainera, aspaldiko kontua dela esan zuten. Gaur, Oñatiko Udalean eztabaidatuko dute mozioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.