Lufthansak Iruñea eta Frankfurt lotuko ditu azarotik aurrera

Nafarroako Gobernuak eta Lufthansak adierazi dute, Sodena enpresa publikoaren bidez, airebide berri batek lotuko dituela bi hiriak.

Alemaniako aireportu zibil handiena da Frankfurtekoa. ANDREU DALMAU, EFE
2017ko uztailaren 19a
14:00
Entzun

2017ko azaroaren 6an, neguko ordutegia hastearekin batera, astean zortzi aldiz lotuko ditu Lufthansak Frankfurt (Alemania) eta Iruñea. Konexio berri horren bidez, nabarmen hobetuko dute Nafarroaren konexioa mundu osoarekin, Frankfurteko aireportuak hegaldi izugarri ditu eta.

LH118 hegaldia astelehen, asteazken, ostiral eta igandean irtengo da Frankfurtetik, 09:30ean, eta 11:30ean iritsiko da Iruñera. Bueltako hegaldia, LH119, egun beretan irtengo da Iruñetik, 12:20ean, eta 14:30ean lurreratuko da Alemanian.

Hala, Iruñetik hegan egiten dutenek aukera izango dute beren hegaldiak mundu osoko hiriekin konektatzeko: adibidez, Tokio, New York, Bangkok, Hong Kong eta Johannesburgorekin. Halaber, Europa osoko hegaldiak ere irteten dira handik: Hanburgo, Budapest, Viena, Varsovia, Mosku, gutxi batzuk aipatzearren.

Airelinea horretan erabiliko dituzten hegazkinak Airbus A319 izango dira, eta 138 bidaiari eramateko gai izango dira. Bi klase egongo dira: Business eta Economy Class. Doako catering zerbitzua izango dute bidaiari guztientzat, baita Internet zerbitzua ere. Linea horretako bidaia -txartelak uztailaren 19tik aurrera egongo dira salgai, bidaia agentzietan eta LH.com webgunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.