Luis Mallabia presoa «jipoitu» dutela salatu du AAMk
BILBO. Puerto 1eko (Cadiz, Espainia) espetxezainek Luis Mallabia Bilboko presoa «jipoitu» dutela eta hilabetea ziegatik atera ezinik emango duela salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Gertakari hori dela medio, gainontzeko euskal presoek janariari uko egin eta salaketa jarri zuten larunbatean. Irailean espetxe horretara lekualdatu zuten Mallabia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu