Politika

Luis Mari Zengotitabengoa atxilotu dute Belgikan, ETAko kidea delakoan

Polizia iturriek adierazi dutenez, dokumentazio faltsua zeraman atxiloketa unean.

2010eko abuztuaren 21a
20:07
Entzun
Guardia Zibilak Belgikako poliziarekin elkarlanean, Luis Mari Zengotitabengoa atxilotu du Ostenden (Belgika), ETAko kidea delakoan. Polizia iturriek jakinarazi dutenez, dokumentazio faltsua zeraman atxiloketa unean. Iturri berberek adierazi dute, Zamoran lehergaiez beteta aurkitu zuten furgonetarekin duela zerikusia Zengotitabengoak.

Zengotitabengoa Durangokoa da (Bizkaia). Martxoaren 11n, Lisboako aireportuan bere anaia atxilotu zuten: Andoni Zengotitabengoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.