Gante-ko (Belgika) Apelazio Epaitegiak Luis Mari Zengotitabengoa euskal presoa Espainiaratzeko erabakia hartu du gaur, defentsaren helegitea baztertuta. Lehengo asteartean egin zuten euroagindu saioa. Espainiako Auzitegi Nazionalak egin zuen haren aurkako eskaera. Piet De Pauw defentsa abokatuak beste helegite bat sartzeko aukera du; sartuko balu, epaitegiak bi asteko epea luke erabakia hartzeko.
Zengotitabengoa abuztuaren 21ean atxilotu zuten Ostenden (Belgika), etakidea dela egotzita. Berak ukatu egin du ETAkoa dela. Lehergaiz betetako furgoneta batekin zerikusia duela leporatzen diote. Brujasko kartzelan daukate euskal herritarra.
Paueko (Frantzia) Epaitegiak, berriz, bihar jakinaraziko du Ibai Azkona euskal presoa Espainiaratuko duen edo ez. Prokuradoreak Espainiako Auzitegi Nazionalak egindako eskaera onartzeko galdegin du eta defentsak Azkona libre uzteko. Irailaren 1ean atzeman zuten, Hendaian, eta Mureten daukate preso. Auzitegi Nazionalak Azkonaren aurkako bi atxilotze agindu eman zituen. Lehen atxilotze agindua kale borrokako ekimenei lotuta dago, eta bigarren agindua Segi gazte erakundearen aurka Auzitegi Nazionalak abian ezarritako makro-dosierrari lotuta.
euskal presoak
Luis Mari Zengotitabengoa Espainiaratu egingo du Belgikak
Abuztuaren 21ean atxilotu zuten, etakidea delakoan. Berak ukatu egin du ETAkoa dela. Espainiako Auzitegi Nazionalak egin zuen haren kontrako eskaera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu