Politika

Luis Mari Zengotitabengoak asilo politikoa eskatu dio Belgikari

Larunbatean atxilotu zuten ETArekin zerikusia zuelakoan. Bihar erabakiko du Brujasko Auzitegi Federalak Espainiaratuko duen edo ez.

2010eko abuztuaren 26a
17:11
Entzun
Larunbatean atxilotu zuten Belgikan Luis Mari Zengotitabengoa, eta bihar erabakiko du Brujasko Auzitegi Federalak Espainiaratuko duen edo ez. Aurrez, asilo politikoa eskatu du Zengotitabengoak, Paul Bekaert bere abokatuak adierazi duenez. Atxilotuak gutun bat idatzi zuen atzo Belgikako Barne Ministeriora. Gutun horretan bere egoeraren berri eman du eta Espainian jasan ditzakeen giza eskubide urraketak aipatu ditu.

Belgikako Barne Ministerioak ez du baieztatu gutunik jaso duen edo ez. Baina, asilo eskaerak Zengotitabengoa Espainiaratzea atzeratu dezake, Brujasko Auzitegi Federalak ebazpena atzeratzea erabaki baitezake, bere estatus politikoa zein den zehaztu artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.