BIHAR BERRIA-N

Luizi arriskutsuenak, "lehorteen osteko euriteen ondorengoak"

Agustin Larrea geologoari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

Ondarroako Kamiñalde kalera erortzen ari da mendi hegala. GORA RUBIO / ARGAZKI PRESS
2016ko martxoaren 16a
07:24
Entzun

Birritan erori da mendi magala azken egunotan Ondarroan. 176 familia etxetik irtenarazi dituzte, eta Angel Toña Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburuak ziurtzat jo zuen erori egingo dela mendi hegala, baina ez dakitela noiz eta nola.

Luiziak zergatik gertatzen diren eta nola saihestu daitezkeen ulertzeko, Agustin Larrea geologoarekin mintzatu da Arantxa Iraola kazetaria. Haren esanetan, "normala" da luiziak gertatzea: "Gure topografia den bezalakoa da, eta lurra ez da inoiz egoten geldirik". Euria nola egiten duen, ordea, garrantzitsutzat jotzen du: "Pixkanaka egiten badu, lurrak finkatzeko astia izaten du; baina lehortea bada, lurra zabaldu egiten da, eta bat-batean euritea badator, kalte handia egiten dio lurrari".

Kontrol neurrien garrantzia azpimarratu du Larreak: "Ez dakigu ondo zer dagoen mendi barruan, eta beharrezkoa da mantentze lan egoki bat". BERRIAk bihar argitaratuko du Larreari eginiko elkarrizketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.