Luizia

Luizi bat izan da Artxandako golf zelaiak zeuden lurretan, Bizkaian

Larrabetzuko herritarrek salatu dute 30 eta 40 metro bitarteko lur zatia erori da.

Artxandako Golf zelaiaren artxiboko irudi bat. JON HERNAEZ, FOKU
2018ko abuztuaren 20a
13:01
Entzun

Udalak azaldu duenez, neguko euriteek eta golf zelaietako drainatze sistema hondatuta egoteak eragin dute luizia. 30-40 metro luze eta bost metroko sakon den lur zatia 200 metro mugitu da, eta hainbat harri eta zuhaitz eraman ditu, eta aldamenetik igarotzen den erreka bat estali. Udalak iragarri du teknikariak gaur bertan joango direla luizia izan den gunera, egoera aztertzera.

2001. urte amaieran, Bizkaiko Aldundiarekin adostutako truke bat dela medio, Artxandako Golf Klubaren esku geratu ziren Ganguren mendi magaleko 538.000 metro koadro. 2002an hasi zituzten golf zelaia eraikitzeko lanak, zeinak Galdakao eta Larrabetzu arteko milioi bat metro koadro hartuko zituen. 

Golf zelaia 2006an inauguratu zen, baina urte gutxiren buruan itxi zuten. Orain, han dagoen jatetxe bat ez beste guztia hiru banketxerena da. Udalak salatu du ingurua "erabat utzita" dagoela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.