Irudia. Ermua
LUIZI BATEK 25 ETXEBIZITZA HUSTU DITU
Mendia jausi, eta lurrek hogei bat auto azpian hartu eta etxe bati kalte egin diote Ermuan, Sakona kalean. Atzo goizaldeko zazpiak aldera, mendi hegal baten lurrak irauli ziren, azken egunetako euriek eraginda. Jausitako lurrek bi metroko garaiera hartu zuten, eta harrapatutako eraikinean 25 etxebizitza hustu zituzten badaezpada ere. Eraikina ondo zegoela egiaztatuta, eta garbiketa eginda, arratsaldean itzuli ziren lehen solairukoak ez beste bizilagunak beren etxeetara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu