Ezbeharra

Luiziak harrapatutako Eskoriatzako bizilagunek ez dakite noiz itzuli ahal izango duten etxera

24 familia bizi dira atzo goizean lurjauziak erasandako eraikinean. Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Diputazioko teknikariek azterketak egiteko zain daude erabakiak hartzeko.

2010eko otsailaren 1a
18:45
Entzun
Etxetik kanpo pasa dute gaua Eskoriatzako (Gipuzkoa) Aranburuzabala kalean atzo goizean luiziak harrapatu zuen eraikineko bizilagunek, 24 familiak. Horietatik 15 familitako kideek hoteletan pasa dute gaua, eta gainerakoek, senitartekoen etxeetan. Ez dakite, ordea, noiz itzuli ahal izango duten etxera. Jaurlaritzako eta Diputazioko teknikariek azterketa gehiago egiteko zain daude erabakiak hartzeko.

Nolanahi ere, guztiek susto itzela hartu zuten atzo goizean, zortziak inguruan etxe atzeko mendian luizia gertatu eta eraikina basatzak hartu zuenean. 26. atariko lehen pisuko etxebizitza bat guztiz hartu zuten lohiak eta harriak, eta ia-ia azpian harrapatu zuen bertan zegoen pertsona bat. Hala ere, inor ez zen zauritu.

Bizilagunek salatu dute lehenago ere izan dituztela luiziak, eta arazoa atzetik datorrela. Pedro Lasagabaster alkateak dena konpontzeko borondatea adierazi du.

Informazio gehiago =l Goiena.net==http://goiena.net/eskoriatza/albisteak/gaur-jakingo-dute-bizilagunek-etxera-bueltatu-ahal-izango-diren-edo-ez=-en.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.