Luno zamaontzia bitan zatitu da Angelun, motor arazoak zituela-eta morruaren kontra jota. Marinelak atera dituzte. 130 metro kubiko erregai zituen hautsi denean, baina ez dela isuri esan dute. Kutsasuraren aurkako Polmar plana ezarri dute, hala ere. Ipar Euskal Herriko Hitza bertan da berri ematen. Orduz orduko kontakizuna egin du BERRIAk:
16:00. Jean Espilondo Angeluko auzapezak jakinarazi du zamaontziaren erregai gehiena kroskoan dagoela, eta, beraz, "kutsadura masiboa" izateko aukera baztertu du. Ateratako erregaiari nola aurre egiten ez dutela erabaki gaineratu du.
15:31: Pasaiako Portu Agintaritzak jakinarazi duenez, Luno-ko tripulazioa bi euskal herritarrek, bost galiziarrek, bi espainiarrek, katalan batek eta kubatar batek osatzen zuten.
15:15. Frantziako Garraio ministro Frederic Cuvillier Angelura joana da, bertako ordezkariekin bilera bat egiteko. 15:30ean batzartuko dira.
15:00. Marinelak atera dituen helikopteroko pilotuak hitz egin du France Bleu irratian, erreskatearen inguruko xehetasunak emanaz. Bi fase izan dituela azaldu du; aurrena, ontziaren zubira airez erreskate taldeko kide bat eramatea lortu dute, "itsaski bortitza" bazegoen ere. Itsaskia gehiegizkoa zela-eta, erabaki dute ezin zituztela segurtasunez atera. Olatuak baretzean ekin diote marinelak ontzitik ateratzeari.
14:45: Kutxaduran espezializatuak diren suhiltzaileak dikean dira ur azterketa bat egiten.
14:22: Uretan ezantza arrastorik ez dela jakinarazi dute.
14:18: Onik atera dituzte arrantzaleak, hipotermiarekin baina zauri larririk gabe. Sorosleen nagusiak adierazi du eguraldi onari esker lortu dutela arrantzaleak ateratzen. Eguraldi txarrarekin zauritu gehiago izanen zirela.
Arrantzaleak ongi dira, txokatuak, bat oso arin zauritua izan da pic.twitter.com/vZEwfrdMrJ
— iparraldekohitza (@IEHkohitza) February 5, 2014
13:55. Pasaiako Portu Agintaritzak jakinarazi duenez, Pasaiako kaitik zihoan Baionara Luno. Ez zuen bertan geratzeko asmorik, baina matxura bat konpontzeko joan zen Gipuzkoako portura.
13:45. Espilondok jakinarazi duenez, auto ilara luzeak sortu dira Angeluko Barrara bidean, eta hara ezin iritsi daude kutsaduraren aurkako ibilgailuak. Halaber, Zaldunen hondartza eta Barra itxita daudela ohartarazi du.
13:38. Marinel guztiak atera dituzte zamaontzitik, eta helikopteroan eraman dituzte. Horietako bat erietxera eraman dute, sudurra hautsita.
13:30. Bost marinel atera dituzte ontzitik, Espilondoren arabera.
13:00. Polmar plana ezarri dute indarrean, kutsduraren aurkakoa. Espilondok adierazi du "egiazkoa" dela kutsadura arriskua, eta ez gerturatzeko eskatu die herritarrei. Itxita dago portua. CRSek hondartzako pasealekua eta aparkalekuak hutsarazi dituzte. Halaber, zailtasunak izaten ari dira marinelak ontzitik aterarazteko, itsaso zakarraren eraginez.
Elikopteroa barkura hurbiltzen ari da pic.twitter.com/RyILRQI7I5
— iparraldekohitza (@IEHkohitza) February 5, 2014
12:25. Murueta enpresarena da Luno. Horrek BERRIAri baieztatu dionez, ontzia hutsik dago eta lasta besterik ez zeraman barnean. Tripulazioarekin dago kezkatuta orain.
Angelun puskatu den Luno zamaontzia Bilboko Murueta konpainiak egin zuen. Hemen fitxa: http://t.co/nbduaQZJ6Mpic.twitter.com/PqPtL8pSnx
— Berria.info (@berria) February 5, 2014
12:10. Luno izena du Angelun bitan zatitu den zamaontziak. Ongarria darama, eta erregai usaina antzematen da inguruan, EiTBk jakinarazi duenez. Angeluko auzapez Jean Espilondoren arabera, Baionako portuan sartzen ari zen ontzia, eta itsaso zakarraren eraginez zailak izaten ari dira marinelak erreskatatzeko lanak.
12:05. Helikopteroz atera dute zauritutako marinela, eta bertan da prefeta ere. Guztira lau lagun atera dituzte, Euskal Irratietako kazetari Ihintza Arrietak jakinarazi duenez. Bilbotik zihoan ontzia, zamarik gabe. Ontziak 127 metro kubo erregai daramatza, Espilondoren esanetan.
11:50. Angeluko barran trabatuta zegoen zamaontzia zatitu egin da. Ontzian dauden marinelak —hamabi bat lagun— erreskatatzera joan da helikoptero militar bat, eta gutxienez horietako bat zaurituta dago. Ihintza Arrietaren argazkia (Euskal Irratiak).
Itsasontzia bitan zatitua da Angelun. Irudi beldurgarriak @IhintzaArrietapic.twitter.com/O8PnXi0YHk
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) February 5, 2014
11:00. Angelun zamontzi bat trabatuta geratu da barran. Cavaliers hondartzatik gertu dago ontzia.
@Bleu_Basque Zamaontzi bat Angeluko eustarrian trabaturik. pic.twitter.com/6NR4GLyxlq
— aitor renteria (@AitorRenteria) February 5, 2014