Salatu dute Lurberrik sinesgarritasuna galarazten diela hazle eta kide guztiei, eta kasu bakarra ez dela.
Haien arabera, produkzioa berlokalizatu behar da laborari ofizioari balioa berriz emateko eta kontsumitzailearen konfiantza berriz pizteko.
Bestetik, Stephane Le Foll Frantziako Laborantza ministroak jakinarazi du jakiak ekoizteko osasun baimena berriz emanen diela; bakarrik haragi xehatu eta jaki prestatuentzat. Baimenik ez du ukanen, aldiz, lehengai izoztuak estokatzeko.