ipar euskal herria

Lurralde elkargoaren eskaerari baikorki erantzungo duenik ez du argitu Lebranchu ministroak

"Tresna instituzional berezi bat ote da behar duguia? Beharbada ez, beharbada egiten dakigunarekin segitu beharko dugu". Horra zer zehaztu duen Marylise Lebranchu deszentralizazioaz arduratzen den Frantziako ministroak Miarritzen, goiz honetan.

Jenofa Berhokoirigoin.
2012ko urriaren 4a
15:37
Entzun

Herri eta hiri elkargoen 23. topaketen kari Miarritzen egon da goiz honetan Marylise Lebranchu deszentralizazioaz arduratzen den Frantziako ministroa. Hautetsien Kontseiluak luzatu euskal lurralde elkargoaren eskaerari begira "aterik hesten ez" duela zehaztu du, gehituz "aterik irekitzen ez" duela ere. Ez du zehaztu nahi izan zein izanen den Frantziako gobernuak aldarrikapen honi begira emango duen erantzuna. Hala ere, "tresna instituzional berezi bat ote da behar duguia? Beharbada ez, beharbada egiten dakigunarekin segitu beharko dugu" esaldiarekin sentitu da agian orain arte bezala, elkarte moduko tresna batekin segituko duela Ipar Euskal Herriak.

Deszentralizazioaren erreformaren barruan Ipar Euskal Herriari buruzko atal berezi bat izatea galdatzeaz gain, lurralde elkargoaren hipotesia ikertzeko ere eskatuko dio Lebranchuri gaur zortzi Euskal Herritik joanen den ordezkaritza batek. Colette Capdevielle (PS), Sylviane Alaux (PS), Frederique Espagnac (PS) eta Jean Jacques Lasserre (Modem) parlamentariez gain, Max Brisson (UMP), Jean-Mixel Galant (AB) hautetsiak eta Jean Baptiste Etxeto Garapen Kontseiluko presidentea joanen dira urriaren 11n Parisera, Ipar Euskal Herriaren gobernantzari buruz eraman gogoeta aurkeztera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.