Lurralde historikoak, jatorrizko hizkuntzan
Asteartetik aurrera, Araba-Alava, Bizkaia eta Gipuzkoa izango dira izen ofizialak, Kongresuak onartuta
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa euskaraz idazten diren moduan idatzi beharko dira espainolez ere—Alava moldaera ere onartuko da—. Hiru lurraldeen izen ofizialak aldatzeko EAJk aurkeztuko duen lege proposamena onartuko du Espainiako Kongresuak asteartean. EAJk ziurtatua du PSOEren babesa. Espainiako Gobernuaren 2011ko aurrekontuak babesteko jeltzaleek eskatutakobaldintzetako bat izan zen hori. Kataluniako eta Balear Uharteetako probintzien izen ofizialak katalanez idazten dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu