PSE-EE

Lurralde Historikoen Legea moldatzearen alde da Pastor, "EAJri min ematen badio ere"

PSE-EEko Bizkaiko zerrendaburuak esan du CISek eginiko inkestaren emaitzak "egun bateko argazkia" direla.

2012ko urriaren 6a
06:49
Entzun

Lurralde Historikoen Legea aldatzea beharrezkotzat jo du gaur goizean Jose Antonio Pastor PSE-EEko Bizkaiko zerrendaburuak, eta gaineratu du hori egin behar dela "EAJri min ematen badio ere". Pastorren hitzetan, "eskubide historikoak oso ongi daude, baina ez gaude XVIII. mendean, XXI. mendean baizik". Euskal Autonomia Erkidegoko estatutuak "oraindik potentzialtasuna" baduela nabarmendu du, nahiz eta erantsi erkidegoak "eduki daitezkeen eskumen guztiak" dituela.

CIS Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentruak eginiko inkestaren emaitzez ere mintzatu da Pastor, Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean. Esan du "egun bateko argazkia" dela, eta PSE-EEk beste datu batzuk dituela esku artean.

Pastorrek Iñigo Urkullu EAJko hautagaiari egotzi dio PSEk ekonomia arloan esandakoak errepikatzea, eta "arkitektura instituzionalari buruz" gogoeta egiteko eskatu du. Gainera, subiranotasunaren inguruko eztabaida ez dela herritarren kezka nagusia adierazi du, eta erantsi du proposamen "banatzaileek" ez dutela egonkortasuna sortzen laguntzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.