Otegik prentsaurrekoan esan duenez, "soluzioaren geografia Euskal Herria da, hau da, bake prozesua Euskal Herrian egin behar da, Euskal Herriak bere osotasunean duelako gatazka bat, eta beraz, gatazka horri eman behar zaio konponbide bat. Horrekin batera, erabakitze eskubideari eman behar zaio irtenbide demokratikoa".
Akordio adostasun zabal bat bilatzeko bidea egitea eragile politiko, sindikal eta sozialei dagokiela iritzi diote, gainera.
Baikorra dela uste dute, "bake prozesuaz, elkarrizketaz eta talanteaz"hitz egitea, baina hitzek ekintzez lagunduta joan behar dutela azpimarratu dute. Horregatik uste dute, orain dela momentua elkarrizketa abiatzeko.
Orain herria. Orain bakea lelopean, manifestazioa egingo dute ekainaren 4an, Bilbon.
POlitika
Lurraldetasuna eta erabakitzeko eskubidea dira elkarrizketaren ardatzak Batasunaren iritzian
"Bake prozesuaz, elkarrizketaz eta talanteaz" asko hitz egiten den garaian, ekintzetara pasatzeko gaia dela iritzi dio Batasunak, eta beraz, "bazterketa gabeko bilgunea" sortzeko unea dela iritzi diote. Elkarrizketa horren ardatz nagusiak lurraldetasuna eta erabakitzeko eskubidea direla azaldu du gaur Arnaldo Otegik. Bide hori urratu behar dutenak alderdi politikoak, sindikatuak eta bestelako gizarte eragileak izan behar dutela esan du. Ekainaren 4an manifestazioa egingo dute, Bilbon, =i Orain herria. Orain bakea =i lelopean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu