Lurrikara bat jazo da Bizkai eta Araba artean: 3,4 gradukoa
BILBO. Lurrikara baten astindua sentitu zen atzo arratsaldean Amurrio (Araba) eta Urduñako (Bizkaia) hainbat bazterretan. Espainiako Institutu Geografikoaren arabera, Richter eskalan 3,4 graduko astindua izan zen, eta inoiz gutxitan eragiten dute halakoek kalterik. Epizentroa Amurrion izan zuen. Herrizaingo Sailak ez zuen atzo iluntzean kalteei buruzko berririk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu