EAEko lurzoruaren legea
Lurzoruaren legeak Eudelen babesa lortu du eta hilabete amaierarako onartuko du Eusko Legebiltzarrak
Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Lurzoruaren Lege proiektuak udaletxeei hiringintza gaiak kudeatzeko autonomia handiagoa onartzen diela azpimarratu du, gaur, Karmelo Sainz de la Maza EAEKo Udalerrien Elkarteko (Eudel) presidenteak. Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburuarekin batera egin du agerraldia Eudeleko presidenteak eta bertan aurkeztu dute akordioaren testua. Madrazkok adierazi duenez, hilabetea amaitu baino lehen onartuko du Lurzoruaren Legea Eusko Legebiltzarrak.
Legeak, "adostasun politiko zabala" eskuratuko duela azpimarratu dute biek. Eusko Jaurlaritzako hirukoaren proposamena PSE-EEk eta Aralarrek ere babestu baitute. Gaur erdietsi duten akordioari esker 7.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerriek beren egitasmoak onartzeko gaitasuna izango dute. Hau da, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako 54 udaletxeri "arauak ezartzeko gaitasuna aitortuko zaie". Sainz de la Mazak azaldu duenez, lortutako akordioari esker, "euskal udaletxeek erabakiko dute etorkizunean herri hori nolakoa izango den".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu