Berdintasuna

Luzaiden botoa eman dutenen hiru laurdenak, emakumeen parte hartzearen alde

Luzaideko bolanten batzordeak martxoaren 24, 25 eta 26an egin zuen galdeketa. Emaitzarekin hurrengo pausoa zein izan beharko litzatekeen aztertzeko bilduko da orain.

Luzaideko bolantak, 2004ean. JAGOBA MANTEROLA, ARGAZKI PRESS
2016ko apirilaren 2a
16:07
Entzun

Orotara 150 pertsona inguruk eman dute botoa Luzaideko bolantetan emakumeek izan behar duten parte hartzearen inguruan. Herrian erroldatuek, dantzariek eta dantzari ohiek zuten botoa emateko aukera, eta hiru laurdenek bozkatu dute emakumeek parte hartzearen alde. %65ek, aldiz, neskek gaur egun duten jantzia erabiltzen segitzea nahi dute —gona—, eta ez Bolanten ohiko jantzia.

Kontaketa atzo egin zuten. Parte hartzaileen %75ek nahi dute neskek mutilen moduan dantzatzea; %20 kontra daude, eta %5 baliogabeak izan dira. Jantziei dagokienez, parte hartu dutenen %65ek diote neskek gona jantzi behar dutela; %18k pentsatzen dute Bolantaren pertsonaia ordezkatu beharko luketela —gaur egun gizonek dutena—, eta %17k, beste jantzi bat asmatu beharko litzatekeela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.