sanferminak

Luzea eta arriskutsua izan da sanferminetako azken entzierroa

Hiru lagun adarkatu dituzte; horiekin batera, beste lau lagun eraman dituzte ospitalera, traumatismoengatik. Ia bost minutu iraun du entzierroak. Bideoa: azken entzierroa (La1).  

2014ko uztailaren 14a
08:40
Entzun

Miurako zezenek eman diete amaiera sanferminetako entzierroei. Zezen bat oso atzeratuta geratu da, eta hark sortu du arrisku gehien. Mercaderesen, Estafeta kalea hasten den tokian, lagun bat behin baino gehiagotan adarkatu du Olivito zezenak. Beste bi lagun ere adarkatu dituzte. Gainerakoan, hainbat eroriko izan dira; gainera, lurra bustita zegoen.

Nafarroako Ospitale Gunetik jakinarazi dute zazpi lagun eraman dituztela artatzera. Adarkatutako hiru lagunetatik bik hiruna adarkada jaso dituzte. Horietako bat 21 urteko burlatarra da; beste bi adarkatuak australiarrak dira. Larrien zauritutako biei ebakuntza egin diete, eta egonkor daude. Gainerako lau zaurituak, berriz, traumatismoengatik eraman dituzte erietxera. 

Sanferminetako azken entzierroa luzeena izan da; ia bost minutuko iraupena izan du, atzean geratu den zezenarengatik. 

Sevillako (Espainia) zezenek astunak dira, handiak eta adar zabalekoak. Esperientzia zabala dute sanferminetan; arrisku gehien, baina, azken urteetan sortu dute. 1980tik 2000ra adarkada bakarra eman zuten; 2000tik 2012ra, berriz, 11. 

Atzokoa, garbia

Atzoko entzierroa, berriz, azkarra izan zen, jendetsua, baina garbia. Adolfo Martin ganadutegiko zezenek (Caceres, Espainia) ez zuen korrikalaririk adarkatu.

Gurutze Gorriak 65 lagun artatu zituen, eta hiru lagun eraman zituzten ospitalera, traumatismoengatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.