Wikileaksek argitaratu berri dituen AEBen barne agiriek jasotzen dutenez, Al Qaedak 2004ko martxoaren 11n Madrilen egin zituen atentatuak ETAri egotzi zizkion Espainiako Gobernuak, eta AEBei ere hala egiteko eskatu zien PPren gobernuak. «Egiletzari buruzko adierazpen publikoetan ez zezala inolako zalantzarik plazaratu» esan zion, zehazki.
Batasunak atentatua ez zuela ETAk egin esan izanak egiletzari buruzko zalantza sortu zuela eta horrek PPren gobernuari min ematen ziola diote agiriek, atentatua PPk Irakekiko zuen politikari emandako erantzuna izan zitekeelako eta horrek bozak galtzera eraman zezakeelako. Horregatik eskatu zien Aznarren gobernuak AEBei bere bertsioa babesteko.
M-11 ETAri egozteko esan zien Espainiak AEBei
Aznarren gobernuaren bertsioa babesteko eskatu zien, zalantzaren eraginez PPk bozak gal zitzakeelako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu