Agerpen berean Arartekoak Langraiz Okako kartzeleko egoerak "bereziki" arduratzen duela zehaztu du.Espetxe arabarrean bere instalazioek har ditzaketen baino 150 preso gehiago daudela nabarmendu du Agundezek.
Era berean Arartekoak Eusko Jaurlaritzak presondegi politikaren eskuduntza lortzearen garrantzia azpimarratu zuen. Agerpenaren bukaeran bai Espetxe erakundeei bai EAEko administrazioei bi erakundeen arteko "zubi hautsiak" berreraiki ditzaten eskatu zien.
PRESOAK
M-11ko atentauen ostean euskal presoen egoera larritu egin dela salatu du Arartekoak
EAEko Ararteko Mertxe Agundezek salatu duenez martxoaren 11ko atentauen ostean "hainbat kartzeletan" eta "inolako faltarik egin gabe" euskal preso batzuek isolamendu zigorrak jasan behar izan dituzte. Arartekoaren hitzetan hainbat euskal presori "lehen gradua" ezarri zaie "inolako faltarik gabe eta eboluzio negatiboa erakutsi gabe". Ildo berean, "espetxe askok lehen gradua ezartzeko baldintza egokiak ez dituztelako" preso ugari beren jaioterritik hurrunago dauden espetxeetara eraman diuztela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu