Irudia. Baiona

M-15-EKOEN KANPALDIA, DEBEKATUTA

2011ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
Baionako Udalak kanpatzea debekatu die Bruselarako martxa egingo duten M-15eko kideei, baita hiru lagun baino gehiagoko taldeetan ibiltzea ere. Baionako Saint Andre plazan eta inguruan daude. Duela egun batzuk abiatu ziren Madrildik, urriaren 8an Bruselan egoteko helburuarekin. Bidean hainbat geldialdi egingo dituzte; esaterako, piraten eguna Donostian igaro zuten, eta Irunen ere gau bat pasa zuten. Atzo Baionara heldu ziren, gaua bertan pasatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.