Politika

M-15eko martxa Donostian

Madrildik Bruselara doazen 'haserretuak' Gipuzkoan dira gaur. Arratsaldean, piraten abordatzearen ekitaldietan ibiliko dira, beren inguruko informazioa zabaltzen, eta batzarra egingo dute 20:30ean.

2011ko abuztuaren 15a
17:51
Entzun

Donostia festa giro bete-betean murgilduta dagoen arren, gogoetarako eta eztabaidarako proposamena egin nahi dute gaur Gipuzkoako hiriburuan M-15 mugimenduko kideek. Izan ere, haserretuen aldarrikapenen berri emanez Madrildik Bruselara bidean den martxa Donostiara iritsI da gaur, eta han harrera egin diete Hego Euskal Herriko batzarrek.

Eguerdi inguruan Donostiara iritsi eta bazkaldu ostean, kaira hurbildu dira, piraten abordatzean beren aldarrikapenen berri emateko. Iluntzean,  20:30ean, herri batzarra egitekoak dira. Urrian dute Bruselara iristeko asmoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.