Iazko presidentetzarako hauteskundeen kanpainan egin zuen proposamena, eta gaur iragarri du erabakia: 1996an Jacques Chiracek kendutako nahitaezko soldadutza berreskuratuko du Frantziako presidente Emmanuel Macronek.
Ez du xehetasunik eman, baina iragarri du aurrekontu propioa izango duela "zerbitzu nazional unibertsalak", eta hainbat ministerio arduratuko direla kudeaketaz. Frantziako presidentea konbentzituta dago armada "sendotu beharra dagoela, mundu osoko "erreferentzia" delakoan.
Armadaren aurrekontua pixkanaka igoko du Macronek, 2025erako BPG barne produktu gordinaren %2 izan dadin —%1,8 igo da aurtengoa, iazkoari konparatuta—.