Madagaskarko etorkin bat kanporatu dute
BAIONA. Madagaskarko 41 urteko emazte bat kanporatu zuen atzo Frantziako Poliziak, Miarritzeko aireportuan hegazkina hartzera behartuz. Hamar urtez bizi izan zen Frantzian, baina familia bisitatzera joan zen Portugalera. Itzuleran atxilotu zuen Poliziak, Hendaian. Gaur epailearengana aurkeztu behar zuten, baina prefetak kanporatzea deliberatu du, zain egon gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu