Amnistiaren Aldeko Mugimendua

Madariaga, Diaz de Heredia eta Urzelai aske geratuko dira 70.000na eurotako bermea ordainduta

Askatasunak jakinarazi duenez, Amnistiaren Aldeko Mugimenduko hiru kide aske geldituko dira 70.000na eurotako isunak ordainduta. Juan Antonio Madariaga bermeotarra, Maite Diaz de Heredia Ruiz de Arbulu gasteiztarra eta Ixone Urzelai Bengoetxea gasteiztarra gaur bertan askatuko dituzte, Askatasunaren arabera. 2001eko urriaren 31n Amnistiaren Aldeko Batzordeen kontra egindako operazioan eta 2003ko otsailaren 5ean Askatasunaren kontra egindako polizia operazioan atxilotu zituen hirurak, Espainiako Polizia Nazionalak, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aginduz. Amnistiaren Aldeko Mugimenduarekin lotutako 28 herritar oraindik ere preso daudela salatu dute, horietako 14 "Askatasunako kideak".

2004ko ekainaren 24a
13:12
Entzun
Askatasunak "poza" agertu du hiru lagun horien askatasunagatik, baina, haien atxiloketa "espainiako autoritateen aldetik ezker independentista euskaldunaren kontra egin den kriminalizazioaren ondorioa" dela salatu dute. Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren eta Askatasunaren kontrako bi polizia operazio horietan, iritzi eskubidea eta adierazpen askatasuna urratu egin zirela iritzi diote.

Iker Zubia, Gorka Zulaika, Julen Zelarain, Jagoba Terrones, Jon Beaskoa, Ainhoa Irastorza, Julen Larrinaga, Aratz Estonba, Josu Beaumont, Juan Mari Olano, Iñaki Loizaga, Iñaki Reta, Asier Virumbrales eta Xabin Juaristi oraindik preso daudela salatu dute, eta haien "berehalako askatasuna" eskatu dute.

Legez kanporatze guztien gainetik, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak lanean jarraituko duela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.