Altsasuko Burunda pilotalekuan izan da txapelketa.
Helduen mailan, Izar Mendiguren (Laudio, 16 urte) eta Hodei Perez de Arkaute (Gopegi, 17 urte) lehiatu dira, Arabatik. Bizkaitik, berriz, Itxaso Paia (Getxo, 16 urte) eta Miren Amuriza (Berriz, 15 urte) aritu dira. Aldiz, Gipuzkoatik, Beñat Gaztelumendi (Añorga, 18 urte), eta Unai Gaztelumendi (Añorga, 16 urte). Nafarroatik Julio Soto (Gorriti, 17 urte) eta Xabi Salbador (Barañain, 17 urte) joan dira. Iparraldetik ere hiru lagun aritu dira lehiaketan: Mizel Mateo (Bidarrai, 17 urte), Patxi Iriart (Hiriburu, 17 urte), eta Maddalen Arzallus (Hendaia, 15 urte).
Eskolarteko bertsolari txapelketa
Maddalen Arzallusek irabazi du txapela
XVII. Euskal Herriko eskolarteko bertsonari txapelketaren handien saioan Maddalen Arzallus hendaiarrak irabazi du. Julio Soto Gorritiarra geratu da bigarren, eta hirugarren postuan, berriz, Miren Amuriza berriztarra gelditu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu