POLITIKA

Maddalen Iriarte izango da EH Bilduren eleduna Eusko Legebiltzarrean

Koalizio subiranistak Iriarte bera aurkeztuko du Jaurlaritzarako lehendakarigai.

Maddalen Iriarte, atzean Jasone Agirre duela. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko urriaren 25a
17:05
Entzun

Joan den astean mahaia eta mahaiko presidentea izendatzeaz geroztik, martxan da Eusko Legebiltzarra. Hurrengo zeregina izango da Bateraezintasunen Batzordea elkartzea, eta, hurrengoa, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izendatzea.

EH Bilduk jakinarazi duenez, taldea osatzeko tramitea egin dute arratsaldean, eta Maddalen Iriarte izango da talde parlamentarioaren bozeramailea. Iragan astean jakinarazi zuenez, koalizio subiranistak aurkeztuko duen lehendakarigaia ere Iriarte bera izango da. Ez da "bakarlari lana izango, abesbatzarena baizik", Iriarteren esanetan: "Kasu askotan, EH Bilduk hemezortzi bozeramaile izango ditu Legebiltzarrean".

Donostian eginiko batzarrean, lehendakarigairik aurkeztu ala ez erabakitzeko bozketa egin zuten aurrena. Kasik aho batez erabaki zuten baietz, aurkeztea. Ondoren, Jasone Agirre Bizkaiko zerrendaburuaren, Miren Larrion Arabakoaren eta Iriarte Gipuzkoakoaren artetik bat hautatzeko bozketa egin zuten. Iriarte aukeratu zuten.

Gainerako talde politikoek zehaztuak dituzte bozeramaileak: Joseba Egibar izango da EAJrena, Lander Martinez Elkarrekin Podemosena, Jose Antonio Pastor PSE-EErena eta Borja Senper PPrena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.