«Ausardia mugitzea da, eta arriskua, ezer ez egitea». Horixe esan dio Eduardo Madina PSOEk Espainiako Kongresuan duen taldeko bozeramaileak PPko gobernuari. «Ausarta» izateko eskatu dio. ETAk jardun armatua utzi izanak sortutako «aukera» baliatu, eta «mugitzeko». Mugimenduak «zuhurtziaz» egin ditzala gomendatu dio, «uztartze horrek eraldatzen duelako historia».
Espetxe politika malguagoa posible dela ere esan du. Eta, hartarako, ez dela legerik moldatu beharrik, «legeak zabalak baitira bake eta askatasun agertokiari begira ekiteko; Gobernuak ondo daki hori». «Ez naiz ari indultuez edo egun batetik bestera orria pasatzeaz», zehaztu du.
Madinak «aukera baliatzeko adorea» eskatu dio Raxoiri
PSOEkoak adierazi du espetxe politika malgutzeko ez dagoela legea aldatu beharrik: «Ondo daki hori gobernuak»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu