Madinak dio PPk zaila duela Amaiur eta UPDren kasuak azaltzea

2011ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Eduardo Madina PSOEren talde parlamentarioko idazkari nagusiak PPri ohartarazi dio «oso zail» izango duela azaltzea zer dela-etaUPDri taldea osatzen uzten dion eta Amaiurri ez. Kongresuan talde parlamentarioa izateko orduan «desberdinak desberdin bezala» hartu behar direla esan zuen herenegun PPk, eta, beraz, ez dituela berdin tratatuko UPD eta Amaiurren kasuak. Kongresuaren araudia interpretatzeko «modu asko» daudela uste du Madinak, eta legeak zehazten dituen «dezimak» jarrera politiko zehatzen menpe geratzen direla. «Irizpide juridikoen arabera jardun dezake PPk Legebiltzarreko Mahaian, baina politikoki nekez argudiatu dezake erabakia», esan du diputatu sozialistak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.