Ezker Batuko (EA) koordinatzaile nagusi hautatu zuten atzo berriro Javier Madrazo, %78,72ko babesarekin, eta koalizioan "aro berria" hasi dela adierazi du gaur, ETB2n egin dioten elkarrizketan. "EB indarberritzeko izango da aro hau".
Bilbon egin du EBk VII. Biltzar Nagusia, asteburuan, eta Madrazok azpimarratu du "zuzendaritza plurala" aukeratu dutela. Bera hautatu ez zutenak "egunean-egunean eroso" egoteko, "adostasunak" lortzen saiatuko dela dio.
EBko kritikoek batzarreko prozesua salatzeko asmoa dute, eta Madrazok dio "zilegi" dela hori. "Baina, aldi berean, esan beharra dut dena modu legezkoan egin dela eta estatutuak bete direla".
Oskar Matute izan da kritikoen burua, eta EBko koordinatzaile nagusiak dio ez duela harengan konfiantza galdu. "Funtzio garrantzitsua betetzen segi dezala nahiko nuke".
Politika
Madrazo: "Aro berria hasi da EBn, koalizioa indarberritzeko"
Koalizioko koordinatzaile nagusi izaten segituko du. Asteburuan egin dute kongresua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu