Juan Jose Ibarretxe Jaulrlaritzako lehendakariaren defentsak Zapatero, Aznar eta beste zenbait agintari eta politikari lekuko gisa deklaratzera deituz hartutako erabakia "arrazoizkoa" iruditzen zaio Javier Madrazo EBko buruzagi eta Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburua. Arrazoizkoa "ikuspuntu politikotik zein ikuspuntu juridikotik".
Erabaki horren helburua elkarrizketa politikoaren zilegitasuna agerian uztea dela adierazi du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan: "Espero dut EAEko Auzitegi Nagusiak onartzea eskatuko lekuoak, hain justu, agerian uzteko beste presidente batzuk, beste arduradun batzuk, bide bera egin dutela -guri ondo iruditzen zaiguna-. Ez duguna ulertzen da zergatik den lehendakaria akusatuta dagoena gatazka amaitzeko elkarrizketaren aldeko apostua egiteagatik".Beste leku batzuetan elkarrizketa zigortu izan balitz oraindik gatazkan biziko liratekeela erantsi du, eta Ipar Irlanda eta Hego Afrika jarri ditu adibide.
Defentsaren eskaera dela-eta 'Ibarretxeren auziaren' inguruan PSE-EEk eta, zehazki, alderdi horretako idazkari nagusiPatxi Lopezek atzo agertutako jarrera kezkagarria iruditzen zaiola agertu du. Madrazoren ustez, auzia "perfil baxuan" mantendu nahi dute sozialistek,egungo egoeraren"arduradun" sentitzen direlako."Erakusten ari dira, lehenik eta behin, konbentzimendu gutxi zutela Batasunarekin bildu zirenean,alderdi eta hauteskunde interesengatik egin zutela eta ez konbentzimendu politikoagatik, orain lotsatu egiten direla ematen baitu. Ematen du ez zutela elkarrizketaren eta bakearen aldeko konbentzimendu sakonik", kritikatu du.
"Baita ere jarerra hori dute egoera honen arduraren zati bat eurena dela sentitzen dutelako. Egoera honetara, lehendakariaren epaiketara, iritsi garaPSOEk PPrekin Alderdien Legea onartu zuelako, eta legegintzaldi honetan ez duelakoo aldatu nahi izan, nahiz eta Eusko Legebiltzarrak eskatu eta Espainiako Kongresuan aldatzeko nahikoa babes izan", nabarmendu du.
'Ibarretxe auzia'
Madrazo: "Defentsaren planteamendua arrazoizkoa iruditzen zait ikuspuntu politiko zein juridikotik"
Zapatero, Aznar eta beste hainbat agintari eta politikari lekuko gisa deitzearen helburua elkarrizketa politikoaren zilegitasuna aldarrikatzea dela agertu du EBko koordintatzaile eta Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburuak. PSEk 'Ibarretxe auziaren' inguruan duen jarrera "kezkagarria" iruditzen zaio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu