EAEko Justizia Auzitegi Gorenak Ezker Batuko koordinatzaile orokor Javier Madrazo epaituko du, erregea iraindu omen zuelako. Madrazok berak eman du epaiketaren berri, Eibarren. Han, Espainiako II. Errepublika izendatu zutenaren urteurrena ospatzen ari ziren, urtero bezala.
Orain urtebeteko ospakizunean egin zituen adierazpenengatik eman zuen auzitara EAEko Fiskaltzak Madrazo. Haien ustetan, Madrazok Espainiako Erregea iraindu zuen, orduan. Madrazok Irakeko inbasioa zela eta Erregea isilik egon izana salatu zuen, iaz, eta Espainia "gerra inperialista" batetara eramateaz salatu.
Gaur ere monarkia salatu egin du Madrazok. Erdi Arotik datozen pribilegioak dituztela esan du.
Kerailak kereila, ez dutela isilduko esan du.
Madrazo epaituko dute, Espainiako Erregea iraindu zuela leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu