Madrazok dioenez, PSOEk EAJrekin duen harremanaren “itzalpean” sozialistek 2007rako Jaurlaritzan sartzeko duten interesa ezkutatzen da. Madrazoren esanetan PSOEk abian duen plan horrek Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapateroren egoitza den Moncloan du jatorria, eta bi baldintza ditu proiektuak: lehenbizi, sozialistak hirutariko gobernutik EB kanporatzen saiatuko lirateke, eta bigarrenik, behin Jaurlaritzan sartuta, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxe erretiratzen ahaleginduko dira.
EBk ezkerrerako duen joerak “ezinegona” eragiten dio PSOEri, eta arrazoi horregatik kanporatu nahi du, Madrazoren iritziz, EB alderdia hiruko gobernutik.
politika
Madrazo: “PSOEk EAJrekin duen harremana azpijokorako tresna bat da”
EBko koordinatzaile orokor Javier Madrazok uste du PSOEk eta EAJk “bakea eta normalizazioa lortzeko” asmoarekin abian duten harremanaren atzean PSOEren “interesak eta azpijokoa” ezkutatzen direla. PSOEk EAJrekin duen harremanaren atzean Jaurlaritzan sartzeko asmoa ezkutatzen dela uste du Madrazok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu