M-11, Sarraskia Madrilen

Madrazok armak uzteko exijitu dio ETAri eta Aznarri "Bushekin duen aliantza hausteko"

Javier Madrazo EB-IUko koordinatzaile nagusiak ETAri armak behin-betiko uzteko exijitu dio eta Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidenteari Iraken dauden Espainiako tropei "berehala erretiratzeko" agintzeko eta "Bushekin duen aliantza hausteko". Madrazok gaur arratsaldeko 19.00etan Espainiako Gobernuak deitutako manifestazioetan parte hartzeko deia egin du, baina goiburua aldatzeko eskatu du. Madrazok xingola beltza duen pankarta zuria proposatu du gaurko mobilizaziorako, edo bestela 'Biktima guztiekin. Indarkeria guztien kontra. Gerra guztien kontra' goiburua duen pankarta erabiltzea.

2004ko martxoaren 12a
13:41
Entzun
EB-IUko koordinatzaileak aukera guztietara zabalik dagoela nabarmendu du, "gure helburua batzen gaituenaren alde egitea delako, Madrilen hildako eta zauritutako guztiekin egotea, alegia". Madrazoren ustez, PPko Gobernua sarraskia buruzko informazioa erabiltzen ari da "hauteskude eta alderdi interesak" direla medio, "eta gizartearen uste orokorra horixe da". "Ezin da onartu Madrilgo Gobernuak datuak haien interesen arabera erabiltzea; gizarteak egiazko informazio gardena behar du jaso", zehaztu du.

Javier Madrazok PPko Gobernuari eskatu dio onartzeko "gerrek gerra gehiago bakarrik ekartzen dutela". "Irakeko interbentzio militarra akats handia izan zen", azpimarratu du. Biktima guztiak berdinak direla eta min bera sorrarazten dutela adierazi ondotik, "ETAk onartu behar du bere garaia pasa" dela nabarmendu du.

Azken usteen arabera, atentatuaren egileak "talde islamiarrak" direla esan du Madrazok, baina ETAk "fronte guztiak zabalik" dituela gogoratu du, "Katalunian ezik", eta "agiri batean indarkeria erabiltzeari uzten diola" dioen mezua zabaltzeko exijitu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.