Madrazok EAJri eta EAri negoziazioa eskatu die Gipuzkoarako

EBk atzo PSE-EEren alde egin zuen Batzar Nagusietako presidentea aukeratzeko bigarren bozketan, baina Madrazok dio EAJ, EA eta EB-Aralarren akordioa nahi duela Foru Aldundiko gobernua osatzeko.

2007ko ekainaren 23a
17:56
Entzun
Javier Madrazo EB-Berdeen koordinatzaile nagusia prest dago Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernurako EAJrekin eta EArekin hitz egiteko, eta eurekin negoziazioa hasteko eskatu die, hirukoa osatu asmoz EAJk, EAk eta EB-Aralarrek.

Atzo Rafaela Romero PSE-EEko kidea hautatu zuten Batzar Nagusietako presidente, PPren eta EBren botoekin (Aralarrekoek abstentziora jo zuten bigarren bozketan). EBk lehen bozketan EAJren hautagaiaren alde egin zuen, baina EAJk EAri bozkatu zion orduan.

Madrazok gaur esan du EAk ez duela nahi izan EB-Aralarrekin hitz egiterik, eta horregatik ez ziotela bozkatu bigarren bozketan alderdi hari. "Hala ere, ez dugu ezbaian jartzen Eusko Jaurlaritzako hirukoa [EAJk, EAk eta EB osatzen dute]. EA izan da Gipuzkoan hirukoa defenditu ez duena". Haren ustez, "ulergaitza da EAk lortu nahi izatea Batzar Nagusietako Presidentetza, laugarren indarra delako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.