EBko koordinatzaile nagusi Javier Madrazok egun Eusko Jaurlaritza osatzen duten EAJ, EA eta EBren gobernua berritu nahi du, emaitzek hala uzten badute. Bere ustez, hiru alderdi horiek osatu duten gobernuak "ondo funtzionatu" du. Hala ere, uste du EAJko kide batzuek ez dutela akordio hori "begi onez" ikusten.
Adierazpen horiek PSE eta PPk martxoko hauteskundeen ondoren elkarrekin gobernatzeko aukeraren harira egin ditu. Madrazoren ustez, bi alderdi horien artean 38 eserleku lortzen badituzte Gasteizko Legebiltzarrean, "elkarrekin gobernatuko dute". Gaineratu du erabaki hori "aspaldi" hartu dutela Madrilen. "Nafarroan gertatu denera itzultzea izango litzateke", adierazi du.
Aralarrekin hautes-koalizioa berritzeko aukerari buruz, Madrazok bi alderdien artean bilera bat egiteke dagoela adierazi du, eta bere alderdiari "borondaterik" ez zaiola falta.
Politika
Madrazok hirukoa berriro osatu nahi du, "ondo funtzionatu" baitu
EBko koordinatzaile nagusiak EAJk, EAk eta bere koalizioak osatzen duten hiruko gobernuari jarraitasuna eman nahi dio, emaitzek uzten badute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu